XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urtarrilaren hamazortziko mesfidantzako boza ministroen kontrako kolpea izan zen, eta ez Presidentaren aurkakoa.

Baina Changarnier eraitsi zuena ez zen gobernua izan Presidenta baizik.

Eginen ote zuen ordenaren alderdiak Bonaparteren aurkako akusazio gutunik?.

Honen errestaurazio nahi kundeak gatik?.

Hauk bere osagarriak baizik ez ziren.

Gerla errebistetako eta abenduaren hamarreko zimarkua gatik?.

Duela denbora asko ehortziak ziren gai hauk egunaren ordenaren pean.

Urtarrilaren 29ko eta ekainaren 13ko heroea, 1850eko maiatzean matxinada egonez gero Parisi lau aldetatik sua emateaz mehatxatzen zuena eraitsi zuelako?.

Cavaignac eta Montagneko lagunkideek, gizartearen harresi eroria eusteko urrikalmendu agerpen ofizial bat egiten ere ez zioten uzten.

Ordenaren alderdikoek ezin zezaketen eztabaida Presidentearekin jeneral bat eraisteko konstituzio ahalmenaz.

Bere konstituzio eskubideaz parlamendu usadioa egin ez zuelako soilik haserretzen zen.

Ez al zuten berek ere Parlamendu abantailen usadio ezkonstituzional bat egin, batez ere guztien bozemailetasuna kentzean?.

Parlamenduaren barrutian higitzera bortxatuak zeuden, beraz.

1848ez geroztik kontinente osoan hain ondamendi haundia egiten ari den eria, parlamenduko inozokeria alegia, behar zuen jasan, klase gatazkan Parlamendu boterearen kondizio guztiak bere eskuez suntsitu eta desegitera behartuak zirenek oraino beren Parlamenduko garaitiak garaitiatzat hartzeko eta ministroak jotzean Presidenta jotzen zuela uzteko.